XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espioiak nonnahi berriro Mendebaldeko Alemanian.

Oraingoan, Parlamentuko Segurtasuneko burua susmagarri.

Bigarren gerra mundiala amaitu zenetik Alemania espioitzaren paradisua izan bada ere, azken asteotan areagotu egin dira prentsan espioitzaren inguruan sortutako berriak.

Kalus Franke politikari kontserbatzaile bat izan da oraingoan espioitza salaketak entzun behar izan dituenak eta, ondorioz, Berlingo parlamentuan Segurtasun Batzordean zuen presidente kargua utzi behar izan du.

Espionaiaz leporaturik izan den Berlin-Mendebaldeko politikari batek uko egin die bere kontra eginiko salaketei.

CDU (Demokrata Kristau Batasuna) partidukoa den Klaus Franke-k Bild Zeitung egunkarian egin dioten elkarrikuskan esan duenez, ez du sekulan Ekialdeko Alemaniako Polizia Ezkutuarekin inolako harremanik izan eta espioi sobietar batekin nituenak ez ditut sekulan ezkutatu.

Franke-ren aurka eginiko salaketak hain izan dira zuzenak ezen Berlin-Mendebaldeko parlamentuko Segurtasun Batzordeko presidentea zen politikari honek bere kargua utzi behar izan du.

Stern izeneko astekariak, bere azken zenbakian, 66 urte dituen Franke-k Ekialdeko Alemaniako agenteekin harremanak zituela idatzi zuen, batez ere KGBko espioi batekin eta Ekialdeko Alemaniako beste zenbait agenteekin.

Franke-k KGBko agentea den Heinz Suetterlin-ekin izan dituen loturak onartu ditu.

Egia da Suetterlin-ekin harremanetan egon naizela eta sekulan honelakorik ukatu, esan du Franke-k, baina 1967. urtean KGBko agentea zela jakin nuenean, gure kontraespionaia zerbitzuengana jo nuen eta Suetterlin-i buruz nekien guztia kontatu nien.

Bere dimisioaz zera esan du Franke-k, Segurtasun Batzordetik sortu behar izan dutela orain prentsatik bere kontra egin diren salaketak eta ez dagoela, ondorioz, hain batzorde mesfidagarri batean lanean aritzeko prest.

Klaus Franke politikariaren dimisioa Segurtasun Batzordeak egin behar zuen bilera berezi eta garrantzitsu baten egunaren bezperan gertatu da.

Bileran, Berlin-Mendebaldeko Segurtasun Zerbitzuen buru ohia den Heinrich Lummer-en aurka prentsatik eginiko espioitza salaketak aztertu behar zituzten.

Bestalde, sekulan baino espioi truketa zabalagoa egitera omen daude Alemanian, operazioan hamarren bat herri inplikaturik daudela.

Espioi truke honetan bi Alemaniak, SESB, EEBBak, Irak, Hego Afrika, Israel, Britainia Haundia eta Norvegia sarturik omen daude.